XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

8. PLANTEAMENDU KOMUNIKATIBO BAT
8.1. Sarrera
Azken kapitulu hau liburu honen kezka nagusia izan den ikaskuntz iharduera espezifikoen diskusiotik alderatu egingo da.

Ezaugarri orokorrago batzu ikusiko dira, zeintzuk hizkuntz arrotzaren irakaskuntzaren planteamendu komunikatibo orokorrerantz jotzen dutelarik.

Lehenik, liburuak erabili dituen marko metodologiko eta kontzeptuala laburbilduko ditu.

Ondoren, irakasleari ikasgela barnean bere iharduera zuzentzeko marko hau lagungarri gerta dakion bide batzu azalduko ditu.

Azkenik, faktore psikologiko batzuk ikasgelan ikasleei trebetasun komunikatiboaz jabetzerakoan nola lagundu edo traba egin liezaiekeen kontsideratuko du.

8.2. Marko metodologikoa
Liburu honetan erabili den bereizketa metodologikorik garrantzitsuena, ikaskuntz iharduera prekomunikatiboen eta komunikatiboen arteko izan da.

Bereizketa honela labur daiteke:
1 Iharduera prekomunikatiboen bidez, irakasleak ahalmen komunikatiboa osatzen duten trebetasun- edo ezagutz elementu espezifikoak isolatzen ditu eta hauek banaka praktikatzeko egokierak eskaintzen dizkie ikasleei.

Ikasleak, honela, eskuratu behar duten trebetasun osoa praktikatzeko baino gehiago komunikazioaren trebetasunak zatika meneratzeko trebatzen dira.